Berrikuntza ugari egingo ditu Cuatrok programazioan datozen egunetan. Gaur gauerdian La noche americana umorezko saioa estreinatuko dute. Juan Carlos Ortega izango da aurkezlea, eta astero Olimpia Fernandezen laguntza izango du. Fernandezek 74 urte ditu eta oso umore berezia du. New Yorken grabatuko dute programa, eta gonbidatuak Broadwayko platora eramango dituzte astero.
Bihar arratsaldean, Nuria Roca aurkezleak Gran Slam lehiaketa estreinatuko du (16:55). Beste lehiaketa batzuetan fin ibili diren parte-hartzaileak agertuko dira bertan.
Larunbatean, beste saio berri bat hasiko da Cuatron: Naturalistas. Galtzeko arriskuan dauden animalien inguruko dokumental programa bat da hori, Luis Miguel Dominguezek zuzendutakoa.
Astelehenean, Money, Money saioa estreinatuko dute. Josep Lobatok aurkeztuko du, eta lehiaketa eta ikuskizuna tartekatuko dituzte: lehiakideei egindako galderak egongo dira batetik, eta dozena bat dantzarik egindako koreografiak bestetik.
Asteartean, Lecciones de anatomía programa berria hasiko da (23:50). Raquel Sanchez Silvak aurkeztuko du hori.
Bost programa estreinatuko ditu Cuatro kateak datozen egunetan
New Yorketik aurkeztuko du Juan Carlos Ortegak, gaurtik aurrera, 'La noche americana' umorezko saioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu