Botapeko Latinoamerika

'Militarizazioaren inguruko Europako kanpaina' nazioarteko konferentzia egingo du gaur Gasteizen

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Mendebaldea eta multinazionalak Latinoamerikaren militarizazioa ezartzen ari direla salatzeko kanpaina abian da Europan. Horren barruan, nazioarteko konferentzia egingo dute gaur Gasteizen, EHUren campusean. Belgikako Michel Collon kazetariak, Kolonbiako kongresukide Gloria Cuartasek, Cedric Rutter ikerlari frantsesak eta Carlos Martin Beristain psikiatrak hartuko dute parte ekitaldian.

Bachue erakundeak antolatu du konferentzia. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan errefuxiaturik dauden kolonbiarrak biltzen ditu elkarteak.

Collon kazetaria da, eta hainbat liburu eta film plazaratu ditu, nazioarteko gaien inguruan. Bruxelles-Caracas dokumentala ekoitzi du Venezuelako egoeraren inguruan. Latinoamerikako TeleSur telebistako aholkularia da. Horrez gain, Les 7 péchés d'Hugo Chavez liburua argitaratu zuen, 2009an.

Cuartas Kolonbiako Kongresuko kidea da, eta Colombianos(as) por La Paz taldean eginiko lanarengatik UNESCOren goraipamena jaso du. Alvaro Uribe presidente ohiak, ordea, FARC gerrillaren «bloke intelektuala» delako baten kidea izatea egotzi zion 2009an. Beristain gatazka armatuen biktimek behar duten laguntza psiko-sozialaren inguruko aditua da.

LATINOAMERIKAKO MILITARIZAZIOA

Noiz. Gaur, 17:00etan.

Non. EHUko campuseko liburutegiko aretoan (Gasteiz).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.