Bufoia eta erregea adar joka

Zamudioko Euskara Elkarteak antolatuta, Egaña eta Lipus ariko dira bat-batekotasuna jorratzen

Ander Lipus eta Andoni Egaña, antzezlaneko irudi batean. LANKU.
Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Ander Lipusek bufoi lanak egingo ditu gaur Zamudion. Baina bufoiak nagusia ere behar izaten du lanerako, erregea, alegia, eta gaur Andoni Egaña izango da haren nagusia. Bai bata bai bestea ohituta daude rol hori jokatzera. Lipusek beti egiten du bufoiarena, baina erregea aldatuz joaten da. Hala ere, Egañak ez du nagusi rola jokatzen duen lehenengo aldia .

Zamudioko Euskara Elkarteak antolatu du antzerkia, eta ez du sarrerarik kobratzeko asmorik. Jende guztia animatu du taldeak ikuskizunaz gozatzera.

Ia bi urte bete dira aurreneko aldiz eskemak apurtzen dituen ikuskizun hori aurkeztu zutela. Korrika Kulturalaren barruan hasi ziren egiten, baina oraindik ere jarraitzen dute emanaldiak egiten. Bat-batekotasuna da errege bertan, bertsolariak koroa jantzita baldin badauka ere. Aktore eta bertsolariaren arteko leiha horretan, bakoitza bere erara, baina aurkariaren erreminta zein den kontuan hartuta, adarra jo eta aurre hartzen saiatzen dira.

Saio horren aurretik antzekoa zen beste ikuskizun bat ere egiten zuten. Orduan Bertso tranpak izena zuen ikuskizunak, eta antzeko sistema zeukan hark ere. Antzezlan hartan, Ander Lipus beste bertsolari baten aurka aritzen zen. Egaña, Xabier Paya eta Fredi Paya izan zituen aurkari garai hartan.

'ERREGEA ETA BUFOIA'

Noiz. Gaur, 20:00etan .

Non. Zamudioko dorretxean(Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.