Donostian abiarazi zuten urtarrilean Zure motxilan egunero... Bokata berria kanpaina, eta Donostian bukatu da. Katalina Erausorekin hasi eta Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolarekin bukatu, hamar mila ogitarteko banatu dituzte hiriburuko eskolaumeen artean hilabete hauetan. Kanpainari amaiera emateko, Martin Berasategi gonbidatu zuten atzo Martuteneko eskolara. Merienda osasungarri baten alde egitearen garrantzia azpimarratu zuen sukaldari ezagunak, eta oso garrantzitsua dela haurrek elikagai osasungarriak jatea.
Barrenetxe, Super Amara, Grupo Delta, On Estrategia eta Comunicamelo enpresak udalaren babesarekin gauzatu dute umeen elikaduraren inguruan gogoeta sustatzeko kanpaina. «Zer da txorizo ogitarteko bat baino hobea?», esan zuten hasieran. Tradizioko ogitartekoaren aldeko jarduera izan da, azken finean. Dei egin nahi izan dute, hain zuzen, gurasoek ogia zatitu eta barruan txorizoa, gazta, txokolatea, urdaiazpikoa eta tankerako jangaiak jar dezaten. Umeen artean opil industrialen kontsumoa jaitsi eta betiko ogitartekoaren alde egiteak onurak ekartzen dituela diote, hala nola gizentasuna neurri handi batean saihestea.
Bukatu dira 'bokata berriak' ikasleen motxilan
Arantzazuko Ama ikastolan banatu dituzte 'Zure motxilan egunero' kanpainako azken ogitartekoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu