Bushen memoriak

Xabier Etxaniz Rojo.
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun
...bai, egia da, argitalpen hura sine die atzeratzekotan egon ginen. Mark McKinnon aholkularia izan zen ohartu zena. «Akatsak daude, George», esan zidan, baina nik ez nuen ulertzen. Akaso gezurra al zen liburuan kontatzen nuena? Non zeuden, ba, akatsak? Kontra-azalean? «Liburu honekin eta denboraren joanarekin jendea ohartuko da Bush benetan zintzoa eta asmo oneko gizona dela». Ez, esaldi hura perfektua zen.

Markek arazoa liburuaren hainbat pasartetan zetzala gaztigatu zidan. «Literatura fantastikoak muga batzuk ditu, oso kontuan hartzekoak lotsagarri geratuko ez bazara. Haatik, presidente-ohi jauna, muga zeharkatu duzulakoan nago».

Ez, ez zebilen oso oker gure Mark.

Muga zeharkatu nuen, bai, baina ez Iraki buruz edo torturez hitz egin nuenean. Azken batean, nik gerrara joan nahi ez nuelako kontu hura guztiz sinesgarria baitzen. Abu Graib-eko espetxean erabilitako galdeketa teknika aurreratuei zegokienez ere ez zegoen arazorik, gure abokatuek argi asko utzi baitziguten ez ginela inongo itunik urratzen ari. Gainera, zer nahi zuten kabroi haiek? Gozokiak ematea, ala?

«Eta Azoretako bileraren pasarteaz, zer?», galdetu zidan orduan Markek. Aznar presidentearekin bildu zinela aipatzea, tira, baina Aznar lider igarle bat zela lau haizetara botatzea... gezur horrek ez dauka ez hanka eta ez buru...

Egia esan, ez nuen halakorik idatzi izana gogoratzen.

Baina ordurako akatsak ez zeukan konponbiderik. Beranduegi zen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.