Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) inguruan sortu zen Buuzbu, 2007an. Etxek (gitarra, ahotsa), Jakesek (gitarrapala, ahotsa), Xarxak (bateria), Aiuk (saxofoia, ahotsa) eta Anddek (makinak, sanpleak) osatzen dute taldea, eta euskal mashuparen ordezkariak dira. Estilo horri jarraituz, bi kantu ezagun hartu, eta hirugarrena sortzen dute haiek nahastuz. Genero hori estilo aldetik erabat librea den arren, gehienetan rap erritmoa duen abesti bat (beat) eta a capella abestutako hip hop baten bertsioa nahasten dira. Genero hori oso erabilia da hip hopean eta musika elektronikoan.
Buuzbuk euskal kantu zaharrak eta garaikideak mundu osoko kantu ezagunekin nahasten ditu, zati bakar batean osatzeko. Euren artean jolastuz hasi ziren estilo hau sortzen, DJ baten antzera. Hori da euskal mashup sorkuntza. Ezaugarri komunak aurkitu dituzte Erramun Martikorena eta Dalidaren artean, Niko Etxart eta Noir Desirren artean, Ben Harper eta Negu Gorriak-en artean, esaterako. Horiek guztiak musika zati bakarrean bildu, eta denbora berean kantatzen dituzte.
Hiru maketa grabatu dituzte: M.A.L. (2008), iBuzz, zuzeneko kontzertua (2009) eta Garage Buuz (2011); euren webgunean soilik entzun daitezke, doan.
BUUZBU
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Arrankudiagan(Bizkaia).
Buuzbu, euskal mashup taldea
Arrankudiagan joko du gaur Buuzbu taldeak, 21:00etan; abestiak nahastu, eta berriak sortzen dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu