Mendia

Buzoia

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
ARGITALPENAK

Vielha val d´aran 2012ko urria.

Ignacio Gonzalez Orozcok Una semana en... bildumaren barnean egindako azken lana da Vielha Val D´Aran. Pirinioetako haran horren txoko guztiak ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du gida berriak. Eth Cap dera Vilako kaleen, Vielhako erdigune historikoaren, Canejan mendiko herriaren, eta, nola ez, inguruko gastronomia aberatsaren inguruko zehaztasun guztiak ematen ditu. Sauth deth Pish ur-jauzi zirraragarrira ere eramango zaitu. 152 orrialde ditu, eta 14,35 euro balio du.

IKASTAROAK

•Eskalada artifiziala eta Big Wall ikastaroa. Euskal Goi Mendi Eskolak antolatuta, eskalada artifizialaren teknikak ikasteko eta Big Wall edo pareta handiak eskalatzeko ikastaroa egongo da urriaren 27 eta 28an, Atxarten.Beharrezkoa da eskaladaren oinarrizko teknikak ezagutzea, baita bilerak eta rappelak egiten jakitea ere. Ikasle bakoitzak eraman beharko du materiala. Izen emateak 100 euro balioko du Bizkaiko federatuentzat, 140 euro gainontzeko federatuentzat eta federatugabeentzat, berriz, 150 euro. Informazio gehiago eskuratzeko [email protected] helbidera idatz daiteke.

•Mendiko orientazioa. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak antolatuta, mendiko orientazio ikastaroak egingo dituzte. Bi zatitan banatu dituzte: Lehena, urriaren 29 eta 30ean izango da, eta iparroratzaren laguntzaz orientatzen ikastea izango du helburu. Bigarrena, ordea, azaroaren 6 eta 7an izango da eta ordenagailuari aplikatutako GPSaz orientatzea izango du helburu. Informazio gehiago www.gmf-fgm.com/lang/eusk atarian aurki daiteke.

DEIALDIAK

•FEDME sariak eskalada eta alpinismo jarduera onenei. Ireki da jada eskalada edo alpinismo jarduera onenen sarietara aurkezteko epea. Internet bidez aurkeztu behar da proiektua derrigorrean, eta argazkiak gehitzea beharrezkoa da. www.premiosfedme.es atarian eskura daiteke informazio gehiago.

•Argazki erakusketa. Antartida izeneko erakusketa dago ikusgai Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan. Juan Mari Sotillos da erakusketako argazkien egilea. Guztira, hemeretzi argazki dira, eta Sotillosek berak Antartikara egindako bidaiaren erakusleiho dira ikusleentzat. Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 20:30era.

•Mendi argazkien lehiaketa. Donostiako Club Vasco de Camping elkarteak mendi eta naturaren argazkilaritza zaleentzat argazki lehiaketa antolatu du. Mendiko jarduerak islatu beharko dituzte argazkiek, eta esfortzua eta mugimendua adierazten duten argazkiak baloratuko dira. Pertsonako sei argazki bidali ahalko dira gehienez. Azken data urriaren 31 da. Informazio gehiago www.vascodecamping.com atarian edo 943-27 18 66 telefonora deituta.

IRTEERAK

Azaroak 2, 3 eta 4.

Basauri (Baskonia) Carlos V bidea: Pinar de Antequera- Valdestillas- Medina del Campo- Paradinas de San Juan, 1etik 4ra.Tel: 944-49 57 28. Irun (Erlaitz) Flyscharen ibilbidea, Zumaiatik, Debara, 4an. Tel: 943 63 58 38. Elorrio (Erdella) Andorrako Pirinioak, 1etik 4ra. Tel: 946-58 21 79. Azpeitia (Lagun onak) Argazki rallya, 4an. Tel: 943-02 58 93 edo 943-81 20 25. Errenteria (Urdaburu) Gaztaren ibilaldia: Arantzazu- Etxegarate, 4an. Tel: 943-52 78 79. Durango (Tabira) GR 99 Ebroko bidea: Fontibre- Polientes, 1etik 4ra. Beasain (Aitzgorri) Finalista eguna Garin, 4an. Tel: 943-16 22 78. Bilbo (Bilbao K.E) Arno (628 m), 4an.

Azaroak 9, 10 eta 11.

Karrantza (Karrantza Harana) Canfranc eta La moleta (2.576 m), 10ean. Tel: 690 05 12 00. Sopela (Munarrikolanda) Bachicabo (1.199 m), Mota (1.315 m) eta Cueto (1.367 m), 11n. Urretxu (Goierri K.E) Talatze (962 m), Iparla (1 044 m), Astate (1.022 m) eta Buztanzelai (1.029 m), 11n. Tel: 943 72 05 67. Bilbo (Santutxu) Castillete (1.039 m), 11n. Lezama (Gailur) Galbarruri inguruko gailurretara, 11n. Eibar (Eibarko K.E) Haur eta gurasoentzako irteera. Talaia eta Atxurkulu, 10ean. Tel: 943-20 19 04. Zumaia (Inda Mendi) San Vitores, Langraitz, 11n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.