Mendia

Buzoia

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
IKASTAROAK

•Eskalada artifiziala eta Big Wall ikastaroa. Euskal Goi Mendi Eskolak antolatuta, eskalada artifizialaren eta Big Wall edo pareta handien inguruko ikastaroa egongo da urriaren 27 eta 28an, Atxarten. Izena emateko epea astelehenean bukatzen da, eta beharrezkoa da luzeetako eskaladaren oinarrizko teknikak ezagutzea, baita bilerak eta rapelak egiten jakitea ere. Bakoitzak eraman beharko du bere materiala. Izen emateak 100 euro balioko du Bizkaian federatutakoentzat, 140 euro gainontzeko federatuentzat eta 150 federatu gabekoentzat. Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi [email protected] helbidera.

•GPS ikastaroa ordenagailuarekin. Donostiko Club Vasco de Camping elkarteak ordenagailuz bideratutako GPS ikastaroa antolatu du astelehen eta astearterako. Juanjo Ferrer aditua izango da ikastaroaren arduraduna. 19:00etatik 21:00etara emango dira klaseak, eta 10 euro balioko du bazkideentzat, eta 15 euro gainontzekoentzat. Programa osoa www.vascodecamping.org atarian ikus daiteke.

•Haitz eskaladako hastapen ikastaroa. Mendiak eta Herriak-ek antolatuta, haitz eskaladan lehen hastapenak egiteko aukera egongo da larunbat eta igandean. Aseguratzeko teknikak, rapelak, bilerak, sokekin lehen maniobrak eta erabilerak eta progresioa eta segurantza landuko dira. Informazio gehiago 948- 51 32 33 telefonora deituta edo [email protected] helbidera idatzita lor daiteke.

DEIALDIAK

•FEDME sariak eskalada eta alpinismo jarduera onenei. Ireki da eskalada edo alpinismo jarduera onenen sarietara aurkezteko epea. Internet bidez aurkeztu behar da proiektua, eta argazkiak gehitzea ezinbestekoa da. Informazio gehiago www.premiosfedme.es atarian aurki daiteke.

• Argazki erakusketa. Antártida izeneko erakusketa ikus daiteke Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan. Juan Mari Sotillos da erakusketako argazkien egilea. Guztira, hemeretzi argazki dira, eta Sotillosek berak Antartikara egindako bidaiaren erakusleiho dira ikusleentzat. Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 20:30era.

•Mendi argazkien lehiaketa. Aloña Mendi elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Igandea izango da argazkiak entregatzeko azken eguna, eta azaroaren 9an hartuko du erabakia epaimahaiak. Hiru gairen inguruko argazkiak atera daitezke: Gizakia mendian, Mendi ingurunea eta Gizakiaren eragina mendian. Argibide gehiago, www.concursosdigitales.com webgunean.

•Mendi argazkien lehiaketa. Donostiako Club Vasco de Camping elkarteak mendi eta naturaren argazkilaritza zaleentzat argazki lehiaketa antolatu du. Mendiko jarduerak islatu beharko dituzte argazkiek, eta esfortzua eta mugimendua adierazten duten argazkiak baloratuko dira. Pertsonako sei argazki bidali ahalko dira gehienez, eta azken eguna urriaren 31 da. Informazio gehiago www.vascodecamping.com atarian, edota 943 27 18 66 telefonora deituta.

•Hernialdeko Rolleski igoera. Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, Rolleski igoera izango da bihar. Irteera 16:00etan izango da, Tolosako Belate auzotik. Informazio gehiago [email protected] helbidean.

IRTEERAK

Urriak 26,27eta 28.

Donostia (Antiguako ME) Urdazubi-Lizartzu-Otsondo-Urdazubi, 28an. Tel: 943 21 96 66 edota 943 46 79 03. Oñati (Aloña Mendi) Irati ingurura asteburu pasa, 27 eta 28an. Pasaia (Trintxer) 30. urteurrena ospatzeko ibilaldi neurtua: Mendiola- Ulia, 28an. Tel: 679 23 36 60. Zumaia (Inda Mendi) Kruzeta-Orixol-Izpizte-Aramaio, 28an. Beasain (Arrastaka) Pico Espigete (2.450 m) eta Curavacas (2.525 m), 25, 26, 27 eta 28an. Tolosa (Alpino Uzturre) Gaztetxoentzako mendi irteera: Roitegi- Egileor, 25ean. Bilbo (Bilbao ME) Via ferratak Andorran, 24tik 28ra. Villabona (Aizkardi) Donostia-Ulia-Pasaia, 28an. Tel: 649 71 71 82. Azpeitia (Lagun Onak) Sara, Zugarramurdi, 28an. Tel: 943 02 58 93 edota 943 81 20 25. Aretxabaleta (Zaraia) Aretxabaletako inguruak ezagutzeko ibilaldia, 28an. Usansolo (Burtotza) Garobel mendilerroko Tologorri (1.066 m), 28an. Tel: 946 00 23 47 Zarautz (Pagoeta) Gorbeiara irteera, 28an. Tel: 943 13 29 11 edota 689 04 53 21. Laudio (Goikogane MT) 19. bazkide ibilaldia, 27an. Errenteria (Urdaburu) Urkiaga-Elizondo, 28an. Tel: 943 52 78 79. Durango (Tabira) Urbion eta Mencilla, 27 eta 28an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.