Mendia

Buzoia

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
ARGITALPENAK

'Guia de escalada en alava' 2012ko iraila.

Garbiñe Uriarte eskalatzaile eta diseinatzailea da gida berri honen egilea. Bere pasioetako batzuk elkartu ditu hiru urtez, azken lan hau aurrera ateratzeko. Araban eskalada egiteko dauden gune guztiak batu ditu Uriartek, horien lokalizazioak, ezaugarriak eta garai egokienak adieraziz. Gidak eskaladaren edozein modalitatetan Arabako paisaia paregabeez gozatzeko aukera ematen du. Hasiberrientzat, esperientzia dutenentzat eta eskalada eskola edota bide berriak bilatzen dituztenentzat da egokia. Ondoko gune hauek jorratzen dira: Laudio, Peña Karria, Gaubea, Sobron, Oro, Egino, Leze, Apinaiz, Atauri, Antoñana eta Kanpezu.

IKASTAROAK

• Mendiko orientazio ikastaroa. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak antolatuta, GPSaz baliatutako mendi orientazioko ikastaroa egingo da urriaren 6an eta 7an. Federatuta egotea beharrezkoa da ikastaroan parte hartu ahal izateko. Informazio gehiago, gmf-federatuak@kirolak .net posta elektronikora idatzita edota 943-46 14 40 telefonora deituta.

DEIALDIAK

• Mendi argazkien lehiaketa. Aloña Mendi kirol elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Urriaren 14a izango da argazkiak entregatzeko azken eguna, eta azaroaren 9an hartuko du erabakia epaimahaiak. Hiru gairen inguruko argazkiak aurkez daitezke: Gizakia mendian, Mendi ingurunea eta Gizakiaren eragina mendian. Argibide gehiago, www.concursosdigitales.com webgunean.

•Argazki erakusketa. Antartida izeneko erakusketa dago ikusgai Vasco de Camping elkartearen egoitza. Juan Mari Sotillos da erakusketako argazkien egilea. Guztira, hemeretzi argazki dira, eta Sotillosek berak Antartidara egindako bidaiaren erakusleiho izango dira ikusleentzat. Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 20:30era.

•FEDME sariak eskalada eta alpinismo jarduera onenei. Ireki da eskalada edo alpinismo jarduera onenen sarietara aurkezteko epea. Internet bidez aurkeztu behar da proiektua, eta argazkiak gehitzea beharrezko baldintza da. Informazio gehiago, www.premiosfedme.es atarian.

•Nafarroako II. orientazio saria. Urrairen 12, 13 eta 14an jokatuko da Nafarroako II. orientazio saria, Urbasan. Parte hartu nahi dutenek urriaren 5a baino lehen eman beharko dute izena, www.orienteeringonline.net atarian. Hiru proba izango dira, hiru egunetan banatuta: 12an, distantzia erdiko esprint lasterketa. 13an, distantzia luzeko lasterketa. 14an, distantzia erdiko lasterketa arrunta. Bakoitzeko izen ematearen prezioa 8 eurokoa izango da. Urbasako parke naturalaren inguruan izango dira ibilbideak, eta Roberto Pascualek egindako mapak erabiliko dira orientazio lanetarako.

IRTEERAK

Urriak 12, 13 eta 14

Hernani (Mendiriz Mendi) Gaztetxoentzako irtenaldia Artikutzara, 12tik 14ra. Tel.: 943-33 27 45. Donostia (Antiguako) Bizkarreta-Tiratun-Larramun-Bizkarreta, 14an. Tel.: 943-21 96 66 eta 943-46 79 03. Eibar (Eibarko K. E.) Pass Aran eta Mont Valier (2.838m), 12tik 14ra. Tel.: 943-20 19 04. Zumaia (Inda Mendi) Europako Mendietara, 12tik 14ra. Beasain (Arrastaka) Monte Perdido (3.355 m) eta Cilindro Marbore (3.328 m), 12tik 14ra. Irun (Erlaitz)Gourgs Blancs (3.129 m), 12tik 14ra. Tel.: 943-63 58 38. Bilbo (Bilbao M. E.) Riglos eta Gratal, 11tik 14ra. Trapagaran (Larrañeta) Guara-Riglos-Loarre, 12tik 14ra. Barakaldo (Alipino turista) Pirinioetara, 12tik 14ra.

Elorrio (Erdella) Europako Mendietara, oreinen orroen bila, 12tik, 14ra. Tolosa (Oargi) Gistaineko bailarako Bachimalako ertza, 12tik 14ra. Tel.: 943-67 56 12 edo 688-69 86 42. Usansolo (Burtotza) Jata (600 m), 14an. Tel.: 946-00 23 47. Zarautz (Pagoeta) Europako Mendietara, 12tik 14ra. Tel.: 943-13 29 11. Laudio (Goikogane) C. de Yegua-Moncalvo-Trevinca, 12tik 14ra. Lemoa (Ganzabal) Canto Cabronero (1.996 m), Los Moledizos (2.297 m) eta Pico Jario (1.913 m), 12tik 14ra. Tel.: 946-31 45 97. Balmaseda (Balmaseda) Perdiguero (3.221 m) eta Salvaguardia (2.738 m), 12tik 14ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.