Buzoia

Buzoia

2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun

IKASTAROAK



Mendiko eskia. Mendiak eta Herriak elkarteak mendiko eski ikastaroak antolatu ditu neguko asteburuetarako. Hastapen nahiz trebakuntza ikastaroak izango dira. Argibideak eta izen-emateak: 948-51 32 33.

Ikastaroak eta irteerak. Martin Elorza gidariak hainbat irteera eta ikastaro antolatu ditu urtarrilerako. Hilaren 8 eta 9an pistetatik kanpo eskiatzeko ikastaroa, Piau-Engalyn; alpinismo ikastaroa, urtarrilaren 15 eta 16an, eta Anayet mendia ipar aurpegitik igotzeko irteera, hilaren 22 eta 23rako. Argibide eta izen-emateak: 652-75 52 27.

PROIEKZIOAK



Iñurrategi, Garesen. Alberto Iñurrategik Gure Himalaya ikus-entzunezkoa eskainiko du gaur, Garesko Vinculo etxean, 19:30ean hasita.

Carlos Soria, Iruñean. Anaitasunaren mendi asteak gaur du azken eguna. Carlos Soria mendizale beteranoak Himalayako ibilbidearen berri emango du, Iruñeko Planetarioan, 20:00etan. 71 urterekin 10. zortzimilakoa igo du: Manaslu.

Emanaldia Azpeitian. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako mendi astearen barnean, gaur dute emanaldietan azkena: Maria Eugenia Eguzkizak Passau-Viena txirrindarekin proiekzioa eskainiko du. 21:00etan izango da, Lagun Onak elkartean.

DEIALDIAK



Mendigoizaleen Eguna. Nafarroako elkarteen eta mendizaleen artean indar handia du urtero Aralarko Santutegian ospatzen duten Mendigoizaleen Egunak. Igandean dute aurtengoa. Bi meza egingo dituzte San Migelen, 11:30ean eta 12:30ean, eta ondoren aingeruaren irudia muin emateko jarriko dute. Goizean hamaiketakoa dastatzeko aukera izango dute.

Ibilaldi sorpresa. Donostiako Vasco de Campingek Pello Lopez zenari eskaintzen dio urteko azken irteera. Ibilaldi sorpresa izena jarri diote, eta mendizaleei iganderako jarri diete ordua: 08:00etan, Gros auzoko Mariaren Bihotza elizaren atarian. Handik San Pedrora joango dira oinez, Ulia menditik.

Pagasarriko igoera. Mendi astearekin batera, BBK-k 20. urtez antolatu du Pagasarriko igoera. Igandean milaka ibiltarik lotuko dituzte Bilbo hiria eta Pagasarri mendia. BBK-k Kale Nagusian duen egoitzatik abiatuko dira, 09:00etan.

IRTEERAK



Abenduak 24-25-26.

Aretxabaleta (Zaraia) Turroi Eguna Orkatzategin, 24an. Tel.: 943-79 03 34. Gasteiz (Gasteiz) Gorbeiara, 26an. Tel: 945-25 03 54. Iruñea (Donibane) Erga mendira, 26an. Tel.: 607-30 38 16. Lemoa (Ganzabal) Anboto mendira, Urkiolatik, 25ean. Tel.: 94-631 45 97. Markina-Xemein (Artibai) Finalista Eguna Akarregin, 26an.

Oharra: Mendi talde, federazio eta elkarte guztiei eskertuko genizueke 2011ko ekintzen egutegia ahalik eta azkarrena bidaltzea, eta urte osoan antolatutako ibilaldi, ikastaro, proiekzio eta abarren berri ematea, guk agenda honetan agertzeko. Helbidea: BERRIA (Mendia) / Martin Ugalde kultur parkea / 20140 - Andoain. Posta elektronikoa: [email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.