Donostiako su artifizialen lehiaketan, Herrialde Katalanetara joango dira urrezko eta zilarrezko maskorrak. Castelloko Caballer etxeak igandean bota zituen suak, eta harentzat izan da sari nagusia. Lurralde bereko Peñarroja etxeak eskuratu du zilarrezkoa; horienak asteazkenean izan ziren ikusgai.
Eguerdian eman dute Su Artifizialen Nazioarteko 54. Lehiaketaren irabazleen berri, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Brontzezko Maskorra Galiziara joan da; A Coruñako Pirotecnia Lopez etxeak lortu du.
Gainera, Gazteriaren saria ere Peñarrojarentzat izan da.