Canonicalek Ubuntu TV aurkeztu du CES nazioarteko azokan

Ubuntu izango duten lehenengo telebistak urte amaieran merkaturatzea da Canonicalen ideia

2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Zalantzarik gabe, Ubuntu telebista izan da asteko albiste teknologikorik garrantzitsuenetarikoa. Badira egun batzuk horri buruzko zurrumurruak entzuten ari zirela, eta, azkenean, halaxe izan da. CES (Consumer Electronics Show) nazioarteko azokan, Ubuntu TV eta bertsio horren argazki pantaila batzuk aurkeztu ditu Canonicalek. Oraindik ez da hardware irtenbide bat, baizik eta telebistetan erabiltzeko prestatuta dagoen Ubuntu banaketaren bertsio bat.

Ubuntu TV bertsioak Ubuntu bertsio berriek daukaten itxura izango luke, Unity itxura, eta telebistarako aplikazio berezi batzuk ekarriko lituzke: bideoak, filmak, telebista gida, YouTube, musika. Egia esanda, Unity interfazea oso egokia izan daiteke horrelako telebista baterako. Oraindik ez omen dago hitzarmenik, baina Canonicalen ideia urte honen amaieran lehenengo telebistak Ubunturekin ateratzea da, eta AEBetako eta Txinako merkatuetan hasi nahi du produktu berri horiek saltzen. Hori guztia pauso handia izan daiteke Ubunturentzat. Izan ere, multimedia telebistak orain hasi dira ateratzen, eta hasieratik egotea oso ona izan daiteke esparru horretan.

@Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.omgubuntu.co.uk/2012/01/what-does-ubuntu-tv-look-in-action-like-this/
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.