ETB1ek Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina filma emango du gaur, 22:20ean. Zinema aretoetan 2009. urtean estreinatu zen eta nazioarteko hainbat jaialditara iritsi zen (aurrenekoz Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdian ikusi ahal zen).
Palestinako musika ezagutzera emateko Fermin Muguruza zuzendariak egindako ahalegina dago lanaren oinarrian. Halaber, «une historiko baten dokumentua da», Habib Al Deek Nabuluseko Unibertsitateko irakaslearen arabera. Dokumentalean agertzen dira, besteak beste, Safaa Arapiyat rap abeslaria, Khalas rock taldea, Palestinian Rapperz, Le Trio Joubran eta DAM. Azken horrek maiz egingo du gidari.
Javier Corcuera aritu zen Muguruzarekin batera filma zuzentzen, baita produktore gisa ere. K2000 eta Filmanova enpresek ekoitzi zuten. Tel Aviveko auzo arabiarretan, eta Zisjordaniako eta Gazako errefuxiatu esparruetan aritu ziren grabatzen. Grabaketetan oztopo ugari gainditu behar izan zituzten, tartean Israelgo soldaduen kontrol zorrotzak.
Markus irrati esatari eta musikaria ere agertzen da. Muguruzaren lanaz esker hitzak egin zituen bere garaian: «Inork ez du ikusi nahi Palestinako kulturan eta musikan gertatzen ari dena. Ez dugu babesik. Horregatik da hain garrantzitsua dokumental hau».
Komunikazioa
'Checkpoint Rock' film dokumentala emango dute gaur ETB1 katean
Palestinako musika «iluntasunetik» ateratzeko 2009. urtean Fermin Muguruzak egindako lana da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu