Reggae musikaren hainbat ñabardurarekin gozatzeko aukera izango da gaur, Donostiako Guardetxean, 19:00etatik aurrera. Gonbidatuen artean Chezidek Jamaikako abeslaria dago. 1973. urtean jaio zen Chezidek, Sant Ann hirian, Marcus Garvey, Bob Marley eta Burning Spear bezala. Zortzi disko kaleratu ditu abeslariak; horietatik azkenekoak Judgement Time izena du, eta arrakasta handia lortu du Europan. Oihartzun dezentea lortu dute Call Pon Dem, Inna Diu Road eta Leave De Trees kantek.
Reggaea hip hoparekin uztartzen du AEBetako Jr. Yellam abeslari gazteak. Egun, Frantzian bizi da, eta Step by Step bideoa plazaratu berri du.
Frantziatik dator Irie Ites Sound taldea. Biniloan hainbat lan argitaratu ditu Jamaika eta Europako abeslari handiekin. Chezidekekin ere lan egindakoa da taldea. Ekoizpen propioak, remixeak eta hip hopa nahasten dituzte kontzertuetan.
Rapa eta reggaea lotzen ditu Ras Lujah musikariak. Donostian azkeneko hilabeteetan beste bi kontzertu eman ditu.
Jaialdiari hasiera emateaz A-Rasta-K sound system-a arduratuko da, jamaikar erritmoekin.Revolutionary Brothersek bere 10. urteurrena ospatuko du omenaldiz betetako emanaldiarekin.
ROOTS SUNDAY CONCERTS
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Guardetxean (Donostia).
Chezideken reggae doinuak
Irie Ites Sound, Ras Lujah, Jr. Yellam, A-Rasta-K Sound eta Revolutionari Brothers ere ariko dira, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu