Chicagoko rock minimalista

Shellac hirukoteak eta Helen Moneyk kontzertua emango dute Hondarribian; sarrerak amaitu dira

Ezkerretik eskuinera, Bob Weston, Steve Albini eta Todd Trainer, Shellac taldeko kideak. BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Hamaika musikarirentzat eredu izan da Shellac taldea, eta gaur kontzertua emango du, 20:00etan, Hondarribiko Psilocybenea aretoan (Gipuzkoa). Hirukotea ezaguna da mundu osoan, eta Euskal Herrian ere sarrera guztiak amaitu dituzte. Shellac taldearen ibilbidea Chicagon (AEB) hasi zen, 1992an, Steve Albini —gitarra eta ahotsa—, Todd Trainer —bateria— eta Bob Weston —baxua— elkartu zirenean. Noise rock eta math rock estiloetan kokatu izan dituzten arren, taldeak rock minimalista deitzen dio egiten duenari. Albini Nirvana taldearen ekoizlea izan zen. Shellac taldeak soinu berezia sortzen du, erritmo pisutsu eta errepikakorrak eta gitarra-hots zorrotzak erabiliz. Ez dira oharkabean pasatzen Albiniren hitz sarkastikoak ere. Taldearen abestiak ez dira ohiko rock musikaren egituraren araberakoak; badira melodia gabeko abestiak ere. Excellent Italian Greyhound du izena taldearen laugarren diskoak. 2007an kaleratu zuten, aurreko diskoekin bezala, biniloaren aldeko apustu sendoa eginez.

Hirukotearekin batera, Helen Moneyk emango du kontzertua. Bakarlariak bere sentiberatasuna adierazten asmatu du, horretarako musika tresna klasikoa erabiliz: txeloa. Bi disko argitaratu ditu orain arte.

SHELLAC + HELEN MONEY

Noiz. 20:00etan.

Non. Hondarribiko Psilocybenea aretoan (Gipuzkoa) .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.