Clown-a zer den eta nondik datorren jakiteko eta clown pertsonaiarekin barre egiteko asmoz, Hebentik taldeak egun berezia antolatu du gaurko Maulen.
10:30ean hasiko dira ekitaldiak, Clowna eta Pitxu, nontik norat? Kusiak ote dira? izenburuko mintzaldiarekin. Clown figuraz hitz eginen du Bertil Sylvander Bataclown taldeko kideak. Pitxuz aritzeko, berriz, Jean-Michel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Pitxuri bizia eman dioten beste hainbat aktore gonbidatuko dituzte. Bi hizkuntzatan iraganen da mintzaldia, euskaraz eta frantsesez. Matalaz karrikan Hebentik-ek duen egoitzan izanen da hitzaldia.
Arratsaldean, hego eta iparraldeko zenbait clown bilduko dira Dantza gelan, Berako Uhartean clown eskolako Esther Carrizok gidatuta. 17:30ean zabalduko dituzte ateak publikoarentzat.
19:00etan, aperitifa eta pastetxa izanen dira, Oiherkoren txarangak girotuta. Halaber, Gonzalo Etxebarriaren marrazki eta Eliane Heguiaphalen argazki erakusketa ikusteko modua izanen da.
Amaitzeko, 21:00etan, ikusgarriak izanen dira. Batetik, Bertil Sylvanderrek Le Recital ikuskizuna eskainiko du. Bertzetik, Hebentik-eko Pierre Vissierrek No Future lana aurkeztuko du. Bi ikusgarriak 8 urtetik gorako ikusleentzat dira egokiak.
'CLOWN' EGUNA
Noiz. Gaur, 10:30ean hasita.
Non. Maulen, Hebentik-en egoitzan.
'Clown'-aren eguna Maulen
Hebentik taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko Maulen 'clown' figuraren inguruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu