Cooken ustez, tabletek ordenagailu pertsonalen amaiera bultza dezakete

2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Apple etxeak tableten hirugarren belaunaldia kaleratu berri duenean, mundu osoko teknologia adituek galdera berbera darabilte buruan: noiz izango da ordenagailu pertsonalen amaiera? Aurki ordenagailu baino tableta gehiago salduko direla iragarri du Tim Cook Apple etxeko zuzendari nagusiak. Dagoeneko, Ipaden salmentek Appleren etekinen %20 dira. Badira urteak tableta kontzeptua sortu zutenetik, baina lehenengo iPada kaleratu arte ez zen produktu bereziki ezaguna bilakatu. Steve Jobsen asmakizunak hautsak harrotu zituen informatika pertsonalaren alorrean, eta jada beste etxeek ekoitzitako tabletak ikus daitezke merkatuan. 2011. urtean saldu ziren ordenagailu guztien %15 tabletak ziren, eta datozen urteetan zifrak gora egitea espero dute. Denbora kontua, askoren ustez, Tim Cookek egindako iragarpena bete dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.