Country gaua Hendaian

'Crazy Heart' filma, Outlaw abeslaria eta Hendance Hendaiako country dantza taldea izango dira

Erredakzioa
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Hendaiako (Lapurdi) Les Varietes zinemak AEBetako hegoaldeko taberna baten itxura hartuko du gaur gauean, Soiree Country jaialdian. 10 euroren trukean, country munduan murgiltzeko parada izango da.

Lehenik, Crazy Heart film saritua eskainiko dute, 20:30ean. Bi Oscar sari irabazi ditu filmak. Jeff Bridgesek aktorerik onenaren saria irabazi zuen, eta musikak abestirik onenaren saria bereganatu zuen, The Weary Kind kantarekin.

Bridgesek gainbeheran dagoen Bad Blake country abeslariarena egingo du filmean. Alkoholarekin arazo ugari ditu, baina kazetari gazte bat ezagutzean, maitemindu eta bizitzaz aldatzea erabakitzen du. Blake musikariaren patuaren eta bihotzaren arteko borrokaren isla bihurtzen da orduan filma; garaile nor aterako lehian.

Behin filmak country espiritua piztuta utzi eta gero, Outlaw country abeslariaren eta Hendance Hendaiako country dantza konpainiaren txanda izango da, 22:30etik aurrera. Erritmo biziekin jendea alaituko du Outlaw abeslariak, eta lotsak uxatu eta ikusleak dantzan jartzeko abilezia erakutsiko dute Hendanceko dantzariek.

SOIREE COUNTRY

Zinema emanaldia. Crazy Heart filma, 20:30ean.

Kontzertua. Outlaw taldearekin eta Hendance konpainiako dantzariekin, 22:30ean.

Non. Les Varietes zineman, Hendaian (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.