Crossover-en esan dute arrakastaren bila joatea ez dela baliagarria

Atzoko solasaldia. JON URBE / FOKU.
urtzi urkizu
Donostia
2021eko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza eta omenaldi txiki bat egin zien atzo ikus-entzunezko sektorean lanean ari diren profesionalei, Donostiako Crossover jaialdian; Harkaitz Millan Gipuzkoako kultura diputatuak, etxeko konfinamendutik, adierazi zuen Gipuzkoako talentua ikus-entzunezkoen diziplina guztietan ari dela nabarmentzen. Arrakasta baten gakoak izenburuko solasaldian parte hartu zuten Diego San Jose gidoilariak, Amaia Lizarralde eta Ane Gabarain aktoreek, Mikel Serrano zuzendari artistikoak eta Koldo Zuazua ekoizleak. Bat egin zuten esaterakoan ez dela baliagarria berariaz arrakastaren bila joatea. «Sari bat jasotzeak lauzpabost eguneko ziurtasuna ematen dizu, baina gero betiko bera zara», esan zuen San Josek. Arrakasta zerbait «intimotzat» jo zuen Gabarainek. Lizarralderen arabera, «gustuko lanean aritzea da arrakasta izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.