Danbor hotsak, argien itzaltzea eta oroimena abuztuaren 31ko ekitaldien muina

Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak hitzaldi ibiltariak antolatu ditu egun hartan gertatua gogorarazteko

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Abuztuko azken eguna berezia da Donostian, eta, batez ere, Parte Zaharreko Abuztuaren 31-ko kalean. 1813ko abuztuaren hondarrean hiriak bere historiako hondamendirik handiena izan zuen. Hiriak zituen 600 etxeetatik 35 bakarrik geratu ziren zutik, eta kale bakarra erre gabe: Abuztuaren 31-ko kalea.

Orduko gertaerak gogoratzeko ekitaldi sorta zabala prestatu dute aurten ere auzoko eta hiriko elkarteek. Egunean bertan auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute San Bizenten, 11:00etan. Argi itzaltzea eta kandelen piztea 21:00etan egingo dute, eta, hori bukatuta, Santa Mariako atarian bi abesbatzak eta Donostiako Orfeoi txikiak abestuko dute.

Gertaerak argitzeko hirian sortu den Donostia Sutan 1813-2013 elkarteak ekitaldi bi prestatu ditu: hitzaldi ibiltariak, abuztuaren 30erako, Iñaki Egaña eta Josu Tellabideren eskutik; eta ekitaldi berezia, hilaren 31rako, Konstituzio plazan. Danbor eta kanoi hotsak Kainoieta elkarteak antolatutako ekitaldian entzungo dira: Parte Zaharreko 17 elkartek joko dute danborra auzoko kaleetan, Zuloaga plazatik aterata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.