Irudia. Donostia
DANBORRADA, GERTATUA EZ AHAZTEKO
Donostia kiskali zutenetik 199 urte bete ziren atzo, eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu zituzten egun osorako, gertatua oroitarazteko. Besteak beste, danborrada antolatu zuen Kainoieta elkarteak. Hainbat elkarte danborradaren aurka agertu dira aurten, eta uko egin diote parte hartzeari. Beste ekitaldi batzuk ere izan ziren: kandela piztea, 1813ko abuztuaren 31 oroitzeko elkarteak antolatuta, eta antzerkia, Donostia Sutan elkartearen eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu