Danborrada abiatzeko ekitaldia zuzenean emateko orduan, Twitterren bidez mezuak helarazteko gonbita egin zien ikusleei ETB1ek asteazken gauerdirako. Helarazitako mezuak pantailan zabaldu asmo zuen telebistak. Hainbat twitterlarik salatu dutenez, ETBk zentsuratu egin zituen aldarrikapenak zituzten mezuak edo Udalbiltza afera eta azken atxiloketak aipatzen zituztenak.
«Eta festa bihar ez dadila kondena bihurtu: Udalbiltza ASKE nahi dugu», idatzi zuen, esaterako @kalaportu erabiltzaileak. Mezu hori eta antzeko beste asko ez ziren agertu, baina berehala azaldu zen berak ondoren proba gisa bidalitako honako hau: «Danborrada da: Sarriegi joz gero, dena alaitasuna eta festa».
Danborradako mezuen zentsura salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu