Eztanda egiteko mehatxua eginazuen Euskalguneko agertoki gaineko laborategi koloretsuak. Eta hala egin zuen Depatitasenlakalle antzerki taldearen Standa Banda haurrentzako ikuskizunarekin. Musika, dantza eta umorea uztartzeak han bildutako haur eta helduengan eragina izan zuen, eta, batez ere, haurrengan zoramena sorrarazi zuen.
Jantzi eta ile koloretsuekin irten ziren musikariak emanaldia hasi aurretik, eta inguruko guztiak ikuskizunera gonbidatu zituzten. Katerina, Dimitri, Vladimir eta Katiuska Errusiako artisteketa beren Italiako laguntzaileek, Francescak eta Nicolak, ikus-entzuleen gorputza berotu zuten: besoak, hankak, ahoa, baita ahotsa ere: «Eeeee! Aaaaa!», oihukatzen zuten. Dantzarako prest, parranda piztu egin zen.
Agertoki aurrea bete egin zen minutu eskasetan. Elkarrekin ondo pasatzeko prest zeuden han hiru belaunaldi: amama-aititak, gurasoak eta umeak. Guztiak dantzan eta barrez, eta laborategiko esperimentuetan parte hartzeko gogotsu. Bazkalordurako gutxi falta zela, entsalada erraldoi eta berezi bat prestatu zuten han bildutako guztiek. Plastikozko oiloak, pilotak, galtzerdiak, mukizapiak eta jaietako programak festarako gogoekin nahastu zituzten oihal koloretsu erraldoi batean, eta ondoren, gogoz astindu.
Country doinuekin batera heldu zen gero amona Korroxka, hura ere parrandarako prest. Kulero eta bularretarakoarekin batera, Super S eta Super B bere lagunen argazkia zekarren maletan. Taula gainera igo eta super heroien arropak jantzi zituzten Nahia eta Oier gaztetxoek.
Kirolari eroak
Edabeek eta makina bereziek erreakzio harrigarriak sortu zituzten horiek erabili zituztenengan. Hala, Dimitri taldeko gitarra jotzailea badminton jokalari eroa bihurturik irten zen makinatik, eta ikusleei paperezko pilotak botatzen ibili zen. Vladimir baxu jotzailea ere makinan sartu eta itsasoan igeri egiteko prest irten zen, uretako betaurrekoak eta tutua, murgilean egiteko hegalak eta gomazko gerrikoa jantzita.
Busti-bustirik amaitu zuten parrandan agertokiaren aurreanzeudenek, artifiziozko euria ekarri baitzuten laborategira. Bukatzeko, berriz, dantzak eztanda egin, eta eskutik helduta gogoz dantzatu ziren denak, borobil batean.
Bilboko Aste Nagusia. Gure txokotik
Dantza laborategia
Depatitaslakalle taldeak dantzan jarri ditu haurrak eta helduak Euskalgunean, 'Standa banda' ikuskizunarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu