Dantzen alardeak izango dira datozen asteburuetan
BILBO. Bilboko Udalak euskal dantzen lau alarde antolatu ditu uztailerako. Bihar izango da lehenengoa, Basurtuko Beti Jai Alai taldearen eskutik, Arriaga plazan, 19:00etan. Gainontzekoak, datozen hiru larunbatetan egingo dituzte. Udalaren esanetan, «euskal folklore herrikoia bultzatzea» da helburua. Horregatik aukeratu dituzte bisitari gehien ibiltzen diren egunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu