David Lama gazteak Maestriren bidea librean eskalatu du

2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
2009an iragarri zuen estreinakoz David Lamak Cerro Torreko konpresorearen bidea estilo librean eskalatzeko nahia, baina 2010eko lehenengo ekinaldiak leku txarrean utzi zuen eskalatzailea: Red Bull etxeak babestuta eta eskalada grabatzeko ekipoa hartuta abiatu zen hara, eta mendian grabaketa taldea egokitzeko parabolt gehiago sartu zituzten. Ika-mika handia, beste behin. Krukek eta Kennedyk hormatik iltzeak kendu eta bi egunera eskalatu du Lamak orain Cerro Torreko hego-mendebaldeko bidea, estilo librean. Jaso zituen kritiketatik ikasi duela esan du austriar gazteak. Torreko erronka handienetakoa osatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.