DBHko ikasle batek irabazi du matematika olinpiada

Donostiako San Patricio ikastetxeko Esteban Gomezllata izan da onena EHUn egindako olinpiadan

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Esteban Gomezllata Donostiako San Patricio ikastetxean Derrigorrezko Bigarren hezkuntza ikasten duen ikasleak irabazi du Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) antolatutako Matematika Olinpiada. 30 ikaslek parte hartu dute 48. Matematika Olinpiadan; EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean jokatu da.

Batxilergoko ikasleek parte hartu ohi dute olinpiadetan; irakasleen babesa izanez gero, DBHko hirugarren eta laugarren mailakoek ere parte har dezakete.

Aurten, DBHko bi ikasle bakarrik lehiatu dira olinpiadan, eta biak laugarren mailakoak; horietako bat da, hain zuzen ere, Esteban Gomezllata, aurtengo lehiaketako irabazlea. Matematika Olinpiadan gailentzeagatik 380 euro jasoko ditu gazteak.

Nazioarteko Olinpiada, udan

«Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikaslea izateagatik txalogarriagoa da lortutako lehen postua. Probak zentzu handiz asmatu ditu. Gainera, oraindik beste bi urtetan parte hartu ahal izango du olinpiadan, Batxilergoa egiten duen bitartean», azaldu du epaimahaiak.

Iazko Olinpiada irabazi zuen Jon Asier Barcenak bigarren saria irabazi du, 285 euro eskuratu ditu, Zamudioko Bizkaiaikastetxeko ikaslea da; hirugarren tokian geratu da Bilboko Begoña ikastetxeko Sergio Pascual Diaz, 220 euro jasoko ditu sari gisa. Lehenengo hiru postuak lortu dituzten gaztetxoak bigarren fasera igaroko dira, Santanderren (Espainia) jokatuko da martxoaren 22tik 25era bitartean.

Bigarren fasean, lehen sei postuetan geratuko diren ikasleek urrezko domina jasoko dute, eta 750 euro. Guztiek batera taldea osatuko dute Nazioarteko 53. Matematika Olinpiadan parte hartzeko. Argentinako Mar de Plata hirian jokatuko da uztailean. Eta hautagai izango dira 27. Iberoamerikako Matematikako olinpiadan; Bolivian jokatukoda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.