«Betiko bizi nahiko nuke», esan zion behin Chuck Schulinder heavy metal musikariak (1967-2001) kazetari bati. Minbiziak gutizia hori ostu zion 34 urterekin, baina haren sorkuntza-lanak hilezkor bihurtu du haren musika, ekarpena, eta izena. Hamar urte geroago, Schulinder gogoratzeko kontzertu bira prestatu du Metal for the Crew elkarteak. Gaur hasiko dute Back from the Death ekimena, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean (21:00).
Death eta Control heavy taldeen burua zena omentzeko, Euskal Herriko hainbat taldeetako ordezkariek bat egingo dute oholtza gainean. Hemezortzi musikari elkartzea lortu dute antolatzaileek, eta, besteak beste, Iñigo Zubizarreta (Soziedad Alkoholika), Dani Aizpurua (Anestesia) eta Javi Garcia (Clockwork) egongo dira gaztetxean. Horiez gain, The Brutal eta Gamora taldeek kontzertu bana eskainiko dute jarraian.
Baina Zarauzkoa ez da izango Schulinderrek Euskal Herrian izango duen omenaldi bakarra. Bihar gauean Bilborock aretoan emango dute Back from the Death ekimena, eta, kontzertu horretarako, gonbidatu berriei egin dio deia Metal for the Crew elkarteak. Hala, Zarautzen egongo diren musikariez gain, Odd Heathenish eta Clockwork taldeez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren zaleek.
'BACK FROM THE DEATH' METAL EMANALDIA
Non. Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Sarrera. 10 eta 12 euro.
Death Metalaren filosofoa
Chuck Schuldiner heavy izarra omenduko dute Zarautzen Euskal Herriko hainbat rock musikarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu