Martxa

Deiadar mendietako hotsaren itzulera

2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Oiz eta Sollube mendiek osatzen dute deiadar mendien (Bizkaia) multzoa. Kondairaren arabera, tontorretan sua piztuz edo adar soinuaz seinaleak eginez, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietara joateko deia egiten zuten mendi horietatik. Horren harira, Deiadar Mendien Eguna ospatzen dute; gaur Gorbeian izanen da. Pagomakurretik abiatuko da martxa, 09:30ean, eta sei kilometroko igoeraren ostean, adarra joko dute Gorbeiako tontorretik.

Deiadar Mendien Eguna

Gaur, Pagomakurrean (Bizkaia), 09:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.