Delicious bertan behera utziko duten zurrumurrua

2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Egunotan bolo-bolo dabilen berria da hau: Yahook, Deliciousen jabeak, zerbitzua bertan behera utziko duela. Delicious (http:// www.delicious.com), laster-markak gorde eta etiketatzeko zerbitzu ezaguna da, erabiltzaile asko dituena. 2003. urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta 2005. urtean Yahook erosi zuen. Twitter bidez jakin da Yahook zerbitzu horren inguruan lan egiten duten langile batzuk kaleratuko dituela eta zerbitzua bera eteteko asmoak dituela.

Hain zerbitzu erabilia izanik, burrunba handia sortu da berriaren inguruan. Bada, gertaera horrek hodeian (ingelesez, cloud) eskaintzen diren zerbitzuen ahultasuna nabarmentzen duela esaten duenik. Beste batzuek, Yahook bere zerbitzu hau komunitatearen esku jar dezala eskatu dute, software libre bilakatu eta komunitateak zerbitzuaren mantentzea bere gain har dezan. Eta, azkenik, bada Yahook publizitatea lortzeko zabaldu duen zurrumurrua dela dioenik ere.

Berria Yahook berak ezeztatu badu ere, ez litzateke txarra gure laster-markak salbu jartzeko ordezko zerbitzu batzuk bilatzea; Diigo (http://www.diigo.com/)edo Evernote (http://www.evernote.com/) ordezko zerbitzu bikainak izan daitezke. Deliciousek berak eskaintzen duen APIa baliatuz, posible da laster-marka guztiak XML fitxategi batean jasotzea, ondorengo twitaak erakusten duen bezala: http://twitter.com/#!/andresb/status/ 15505961854705664.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.