Maratila

Demokrazia ala bakea?

Lucien Etxezaharreta.
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Demokrazia erregimen gaizto guztietarik hoberena edo gutienik gaiztoa... esaldi famatuak badira horren inguruan. Egun hauetan ikusten da Israelek nahiago lukeela diktadura bat auzoan, ezenez eta demokrazia bat, gehiengoa bere etsaiei emango liokoeena. Alta bada printzipio ederrez asetzen gaituzte denek, eta Konstituzio denetan urrezko hitzez idatziak dira. Berdin Amerikanoak horretan errege dira, froga xumea berdin CIAk bazekiela Mubaraken berri eta haiek zirela Obamaren ordez mintzo. Ari dira ofizialki demokrazia sustatu nahiz, baina demokrazia ona. Eta demokraziaren atzean, bakea!

1964an Francok nazioarteko kanpaina handia bideratu zuen 25 años de Paz leloarekin. Europa eta mundua arras satifos ziren horrekin. Julian Grimau lider komunista aurreko urtean garrotez hilarazia zuela ez zen aipu, ez eta ere Euskal Herriko langile jazarriei jarri uztarri gogorra. Bakeak balio zuen, base militar amerikano erraldoien garaia zen, demokrazia gisa hartakoa zela aski zuten bakezale handiek. Eta egun ere ez dea bake saindu horren izenean uko egiten justiziari Espainiako Estatuan? Errepublika garaiko demokrazia ez zela bakea eskubikoek errepikatzen digute frekuentzia guztietan. Faxisten krimak isilean utzi behar dira bakearen izenean. Demokrazian garelarik omen!

Zer ote da honen guztiaren giltza? Demokrazia nahasmendu bide dela eta nahasmendu horiek aferagileen aurka doatzila? Kairon bankuen irekitzea izan da erdi normalizatzearen lehen urratsa... Demokrazia eta bakearen sekretuak, dioten bezala, Polichinelle-n sekretu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.