Gaurtik larunbatera bitartean Seguran Erdi Aroko II. Aste Kulturalean murgilduta ibiliko dira. Hitzaldiak, emanaldiak eta erakusketak erabiliko dituzte, garai hartako bizitza eta egunerokoa erakusteko gerturatzen diren guztiei.
Gaur hasiko dira asteko ekitaldiak, Segura gure erroetan murgilduz DVD berriaren aurkezpenarekin. Aurkezpen hori Ardixarra Etxean izango da, 19:00etan. Erdi Aroko Astea ekitaldi horrekin hasiko bada ere, apiriletik zabalik dago Jantzien bidez Euskal Herria ezagutu erakusketa.
Bihar, hitzaldi bat eta karkaba zaharberritura bisita gidatu bat izango dira kultur etxean. Hitzaldia Aranzadi Zientzi Elkarteko Alfredo Morazak emango du, 19:00etan.
Ostegunean, Nafarroa 1512. Nafarroa bizirik izenburuko hitzaldia emango du Nabarralde elkarteko zuzendari Anjel Rekaldek, 19:00etan. Datorren urtean 500 urte beteko dira Nafarroako erresuma galdu zela, eta gure arbasoen bizitzaren nondik norakoak azalduko ditu.
Ostiralean, emakumeek Erdi Aroan erabiltzen zituzten buruko zapien erakusketa eta tailerra ikusi ahalko da kultur etxean. Santa Tocados Femeninos elkarteak antolatutako erakusketa hori 19:00etan hasiko da.
Larunbatean amaituko da astea. 19:00etan, Araoz Gazte Abesbatzaren emanaldia izango da Ama Jasokundearen elizan.
Denboran atzera, astebetez
Segura Gure Erroetan Murgilduz Erdi Aroko II. Aste Kulturalean hitzaldiak eta erakusketak izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu