Bilboko Aste Nagusia

Deustuko arraunlariak, Marijaiaren agurrean

Arraunlariez gain, txupinera eta pregoilaria ere Marijaiaren ondoan izango dira gauean

Donostia
2012ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Aste Nagusia amaitzear da. Zortzi gaueko festaren azken txanpan sartuak dira hiriburua eta hiritarrak. Marijaiak besoak zabalik dituela jarraitzen du, baina ez zaio askorik falta. Gauean, ibaian sartuko dute festetako erregina, eta ibilaldi luzean hiritarren agur beroa jaso ostean, sutan sartuko dute, hurrengo urtera arte agurtzeko.

Ez da bakarrik egongo. Nerea Orizaola txupinerak eta Virginia Berasategi pregoilariak lagunduko diote. Haiek egin zioten ongi etorria, eta haiek agurtuko dute, bertsoarekin eta txupinarekin.

Deustuko bi trainerutako28 arraunlari ere inguruan izango ditu, zuriz jantzita eta festetako zapia lepoan hartuta.

Ekitaldia 22:20ean hasiko da, eta guztira 25 minutu iraungo du. Ibilbidea hiru eremu nagusitan banatuko dute. Mesedeetako zubitik atera, eta Areatzako zubiraino joango dira. Txosnagunetik pasatzean, argi guztiak itzali eta kanoi batekin Marijaia argiztatuko dute, eta uretako piroteknia martxan jarriko da.

Areatzako zubitik udaletxeko zubiraino joango dira gero. Bide guztian piroteknia efektuak ikusiko dira: Marijaia parean denean piztuko dira argiak, eta pasatzean, itzali. Udaletxeko zubia zeharkatzean, pregoilariak agurra emango dio, eta txupinerak martxan jarriko du Marijaia erreko duen aparatua. Traineruek itsasadarrera eramango dute, desagertu arte, eta suen txanda izango da. Agur, Marijaia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.