Azoka
Diskoak eta liburuak eskura, Lazkaon
Liburuak eta diskoak protagonista dira, asteburu honetan, Lazkaon (Gipuzkoa). Izan ere, liburu eta disko azoka antolatu dute, orotariko jarduerekin. Gaur, 10:00etatik aurrera, buruhandiak eta erraldoiak izango dira pilotalekuan; 13:00etan, Eripoemia, Imparable hasta la medula eta Arroz urez liburuak aurkeztuko dituzte, leku berean. Bihar, 12:15ean, Kolore kolore!!! haurren ikuskizuna izango da; jarraian, Lazkaoko musika bandak, Kantaka koruarekin, Gabonetako kontzertua emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu