Diziplina ezberdinak uztartuz, zortzi hitzaldi gaurko jardunaldian
'Euskal baleazaleen ildoei jarraiki. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako jatorrizko herrien kultur eta genetiko ondarea' kongresuaren barruan, gaur diziplina ugaritako adituen hitzaldiak izango dira. Peter Bakker linguista ezagunak euskara eta algonkinoaren arteko harremanen inguruan hitz egingo du, eta Brad Loewenek, euskaldunek Kanadako San Lorenzo ibaiaren inguruko kokapenei buruz. Horretaz gain, euskal baleazaleen itsasontzien inguruko eta bi herrialdeen bat egiteari buruzko azterketa ere egingo dute. Egunari amaiera emateko, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariek eta Ikerfolk dantza taldeak parte hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu