Komunikazioa

'Doctor Mateo' bihar amaituko da betiko

Bost denboraldi izan ditu Antena3eko ekoizpenak, eta batez beste 2,6 milioi ikus-entzule bildu ditu

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Asturiasko kostaldeko herrixka batean girotutako Doctor Mateo telesaila bihar amaituko da betiko. Azken atala 22:00etan ikusi ahalko da, Antena3en.

Fikziozko ekoizpenak bost denboraldi iraun du, batez beste %14,7ko ikusle kuota eta 2,6 milioi ikus-entzule lortuz.

Kritika onak eta hainbat sari eraman ditu urteotan Doctor Mateo-k. Esate baterako, Gonzalo de Castro aktore protagonistak Zilarrezko Fotogramas eta Urrezko TP sariak eraman zituen, eta Natalia Verbekek Zapping eta Ondas sariak. Aktore ugari pasa dira telesailetik; tartean, Gorka Otxoa.

Telebistako emanaldiaren ostean, azken atala osorik Interneten ere ikusi ahalko da, www.antena3.com webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.