DOINU GARAGARDOZALEAK DURANGON
Garagardoa edatera gonbidatzen duen musika entzun ahalko da gaur Durangon. Oktoberfest jaialdiak laugarren urtea beteko du Landako Gunean. Des-Kontrol eta Segismundo Toxikomano taldeak hasiko dira jaia girotzen. Keltoi! eta Mortis Causa arituko dira gero. Cobra, Slaughter and The Dogs taldeek hartuko dute txanda agertokiaren gainean, eta Far From Finished, Cock Sparrer eta Stiff Little Fingers taldeek -irudian- amaituko dute gaua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu