Maddi Zubeldia abeslaria izango da gaur Hendaiako Abadiako kaperan (Lapurdi), 19:30ean. Kaperan a Kapela zikloaren barruan eskainiko du kontzertua.
Jatorriz gipuzkoarra den arren, Zubeldia Ziburun (Lapurdi) bizi da gaur egun. Berak asmatutako kantuak ez ezik, Euskal Herriko beste musikari batzuen lanak eta atzerrikoenak ere abesten ditu. Gaur gauean, Mikel Laboari omenaldia egiteko asmoa du lehendabizi, musikari handiaren hainbat abesti oroitaraziko baititu. Ondoren, Antonio Machadoren poema batzuei ere egingo die aipamena, eta bertan biltzen direnek Irlandako doinuak entzuteko aukera ere izango dute. Zubeldia kantu propioak tartekatzen joango da kontzertua osoan.
Kaperan a Kapela zikloa Antoine d'Abbadie Fundazioak, Hendaiako Herriko Etxeak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen dute. Ziklo honen helburu nagusia kantari ospetsu eta hain ospetsu ez direnei Abadia gazteluko kaperan abesteko aukera ematea da.
Egitarauak ez du etenik izango asteburu osoan, ekitaldi gehiago antolatu baitituzte. Gaur, 20:45ean Lagunarte konpainiak Dong! ikuskizuna aurkeztuko du. Bihar, Lekuine taldeak Bapatean izeneko performance-a egingo du, 16:00etan.
MADDI ZUBELDIA
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Hendaiako Abadia gazteluan.
Doinu lasaiak Hendaian
Kaperan a Kapela zikloaren barruan, Maddi Zubeldia entzuteko aukera izango da gaur, 19:30ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu