Komunikazioa. Ekografiak

Dolua

Jokin Labaien.
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Egunak daramatzat nik ere begira; ez Norvegiara, ezpada, irakasle hark esaten zigun bezala, telebistara. Telebistak Norvegiari buruz ematen digun irudi horretara. Mundu guztira hedatu zen albistea. Mundu zabaleko bizilagun asko izango da adi, oraindik. Egunez egun, albiste jarioak ez baitu etenik. Akaso, gehitxo da albiste hitza kasu honetarako. Informazioak beregain har ditzakeen formatu guztiak jorratu dituzte eta.

Gurean, Norvegiako prentsak gertakariekiko zein jarraipen eta lanketa egingo ote zuen, hori zen interesgune nagusietako bat. Herrialdearekiko dugun ikuspegiak eta famak zorrotza, hotza eta serioa izango zela iradokitzen zigun. Ez dakit hala izan den. Ez nintzateke baieztatzen ala ezeztatzen ausartuko. Sentipena dut, ordea, egunak aurrera joan ahala, munduan nagusi den joera nagusitu dela han ere. Hemengo kazetarien esanetan, lehen egunetan gertatua digeritu eta sinetsi ezinda bezala zeuden Norvegiako kazetariak. Egunek aurrera egin ahala, omenaldiak eta isiluneak tarteko, malkoak errazago isurtzen hasi ziren. Dolu egunak hasten. Eta, horiekin batera, telebistako albistegiak eta egunkarien azalak biktimen argazki erraldoiz betetzen hasi ziren. Banan-banan, bakoitzaren soslaia eta etendako bidearen tamala adierazten zuten. Beharbada, hori ere, doluaren bidean beharrezkoa den arren, informazioaren izenean egiteko arriskutsuegia iruditzen zait. Ez dut uste, benetan, gertatua ulertzeko behar-beharrezko informazioa denik.

Baina hala iritsi da gurera ere. Eta, gurean, ohiko mozkorraldien ajearen erruz edo, betiko kontraesanak nabarmendu dira. Ezagunak diren ekintza horiek burutu dituen gizona izendatzeko erabiltzen ari den terminoa da esanguratsuenetako bat. Normalki, ideia politikoek bultzatuta halakorik egiten duena terrorista izaten da albistegietan. Zer esanik ez, euskalduna edo musulmana baldin bada. Oraingoan ez da halakorik erabili. Horren ordez, eztabaida abiatu dute erotutaote dagoen erabakitzeko. Erotuta, noski, ekintzengatik, ez ekintzak burutzera eraman duten ideiak medio. Bestela, gertuan, oso gertuan, ero asko dugula onartu beharko lukete. Ideiaantzekoak, haien kameren eta mikrofonoen aurrean defendatzen dituzten eroak. Ez dute horretaraino iritsi nahi izan. Hori baino, hobe taxista baten hitzak, senideak, egunerokoan bildutakoak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.