Dominik, Iñarritu eta Hogg, Urrezko Lehoiaren lehian

Alejandro Gonzalez Iñarritu Veneziako lehian izango da. FEHIM DEMIR / EFE.
2022ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
ZINEMA. Izen handi ugari bildu dituzte Veneziako 79. Zinemaldiaren programazioan. Guztira, 23 film luze hautatu dituzte Sail Ofizialean Urrezko Lehoia lortzeko lehian aritzeko. Eta horien artean dira, besteak beste, Andrew Dominiken eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren film berriak; batak Blonde erakutsiko du, eta besteak, Bardo (o falsa crónica de unas cuantas verdades).

Zerrenda luze horretako beste lan batzuk dira Darren Aronofskyren The Whale; Alice Diopen Saint Omer; Luca Guadagninoren Bones & All; Joanna Hoggen The Eternal Daughter; Martin McDonaghen The Banshees of Inisherin; Santiago Mitreren Argentina, 1985; Jafar Panahiren Khers nist (No Bears); eta Frederick Wisemanen Un couple.

Zinemaldia abuztuaren 31tik irailaren 10era egingo dute. Noah Baumbachen White Noise filmak irekiko du jaialdia, eta lehian izango da hori ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.