Donejakue bideko ondare arkitektonikoaren lekuko

Donejakue bideko ondare arkitektonikoaren lekuko.
2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Ibilaldi honetan, antzinako giristinoen urratsen atzetik, beraiek ikusitako jauregiak eta dorreak ikusiko ditugu. Bilbotik Balmasedaraino zihoan errege bide honetan zehar Gueñesko ondare arkitektonikoaz gozatuko dugu. Villa Urrutian —udaletxea— hasiko gara ibiltzen, eta Areatza parkea zeharkatutakoan, Andra Mari elizara iritsiko gara. Hilerriko bidetik, antzinako errege bideak Sologutxi auzora zuzenduko gaitu, bertako dorrea ageri dela. Kadaguaren ibaiertzetik jarraituz, zubia iragan eta San Martin eliza eta dorrea dauden Santxosolon sartuko gara. Baserri zoragarrien artean segituko dugu Kadaguaren alboan, Soduperaino. La Puente dorre ikusgarria eta San Bizenti eliza atzean utzirik, aldameneko bideak La Robla antzinako trenbidera eramango gaitu. Azkenean, berriz ere Kadaguaren ibaiertzean, banderizoen gerren lekuko izan zen La Quadra dorreraino joango gara, Kadagua gaineko zubitik ibilbidearen bukaerara helduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.