Hiriak

Donostia da Euskal Herriko hiribururik garestiena aparkatzeko

Bilbok eta Gasteizek Euskal Herriko lur azpiko aparkaleku garestienetako batzuk dituzten arren, Donostia, da, oro har, aparkatzeko hiririk garestiena. Baiona da, berriz, merkeena. Bost hiriburuetako salneurriak aztertuta, horra bihar BERRIAk argitaratuko duen erreportajearen ondorioetako bi.

Herritar bat TAO ordaintzen Bilbon. JON HERNAEZ / EFE
Edu Lartzanguren.
2016ko martxoaren 18a
13:19
Entzun

Gipuzkoako hiriburuaren erdialdean aparkatzeagatik, 2,4 euro inguru utzi behar ditu gidariak lehen orduan. Horrez gain, autoa erdiguneko kaleetan uztea, beste hiriburuetan baina askoz latzagoa da poltsikoarentzat: 2,35 euro Gune Berezia deiturikoan, Bilbon 1,25 euro balio duen bitartean. Baiona da hiribururik merkeena: parking gehienetan lehen ordua doan da, eta bigarrenak 2 euro balio du. Parekatzeko azterketa egiteaz gain, autoaren erabiltzaile adituek hiriburu bakoitzean doan edo merke aparkatzeko erabiltzen dituzten trikimailuak azalduko ditu erreportajeak.

Horrez gain, beste erreportaje batean, argindarraren autokontsumorako sistemen lege egoera azalduko dute. Arantzan (Nafarroan) kontrabandoaren langintza eta garaia gogoratzeko egingo duten Lan Gaua ekitaldiaren berri emango dutela kontatuko dute. Superman eta Batman film berean elkartu dituztela azalduko dute zinemari eskainiriko tartean. Azkenik, txekor masailak onddo eta arrozarekin prestatzen irakatsiko dute elikaduraren atalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.