Donostia-Hondarribia lasterketa igandean

Lasterkari batzuk, Talaia bidetik korrika, iazko lasterketan. BERRIA / BERRIA.
2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
MENDI LASTERKETAK. Bigarren urtez antolatu du Fortuna elkarteak Donostia eta Hondarribia lotzen dituen lasterketa. Gros auzotik irten (09:30) eta Ulia eta Jaizkibel mendiguneak zeharkatuko dituzte 500 lasterkarik, Hondarribian helmugaratzeko: 31 kilometro pasatxo guztira. Lasterketaren leloak dioen gisan, itsasoaren gainetik egingo dute korrika, Talaia bidetik. Pasai San Pedrotik Pasai Donibanera ontzietan pasatuko dituzte lasterkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.