Donostiako Aste Nagusia. Su festa

2011ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun

FIREWORKS FOR AFRICA



Herrialdea. Hegoafrika.

Eguna. Osteguna.

Ikusmin handia sortua zuen Hegoafrikako su etxeak, iazko Munduko Futbol Kopan emanaldi bat egin eta gero. Eta ez zuen hutsik egin. Tarteka euria egin arren, emanaldi ederra eskaini zuen Donostian, eta ikusleak gustura geratu ziren. Faboritoen artean sartu dira hegoafrikarrak.

GAUR ZEIN



Izena. Piromusical Ricasa.

Herrialdea. Valentzia (Herrialde Katalanak).

Berezitasuna. Lehiaketatik kanpo ariko da gaur Valentziako su etxea. Aste Nagusia amaitzeko jaialdiaren ardura izango du. Donostian jadanik ezaguna da, hainbat aldiz irabazi duelako Urrezko Maskorra: 1989, 2001, 2002 eta 2006. urteetan. Ibilbide luzeko su etxea da, 1881. urtean sortu baitzuten. Mota guztietako suak ekoitzi, diseinatu eta jaurtitzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.