Donostiako Aste Nagusia. Su festa

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun

CABALLER FX

•Herrialdea. Valentzia (Herrialde Katalanak).
•Eguna. Asteazkena, 17.
Valentziako etxeak oso bilduma interesgarria erakutsi zuen, askotariko serieak aireratu baitzituen; kolore eta forma guztietako suak eskaini zituen. Ia hasieratik lortu zituzten jendearen txaloak. Azken uneko trakan Donostiako zerua indar izugarriarekin argitzea lortu zuten. Argi zuriak eta urre koloreak ziren, altuera handikoak. Txalo zaparrada handia eraman zuen Caballer FX etxeak, eta horrenbestez faboritoen artean sartu behar da.


GAUR ZEIN

•Izena. Bruscella Bartolomeo & F. Lli.
•Herrialdea. Italia.
•Berezitasuna. Italiako etxearen gaitasuna ederki asko ezagutzen du Donostiako zaleak, iazko lehiaketako irabazlea baita. 1900. urtean sortu zuten su etxea Modugnon (Italia). 60ko hamarkadatik aurrera egin zituen bere ekarpen ezagunenak: Maltako gurutzedun bonba (Stutata) sortu zuen eta zume negartiko bonba sortu eta hobetu zuen, besteak beste. Aurtengo bildumen maila bikaina da, eta italiarrek ere ez dutela huts egingo espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.