Dantzaren bidez beldurra, indarkeria eta gisako sentsazioak transmititzea baino eginkizun arrotzagorik ez dagoela diote dantzariek. Sorbatza ikuskizunari esker, Kukai dantza taldeak frogatua du nahi bezainbeste abilezia duela egiteko hori lortzeko. Gaur eguerdian eskainiko dute, Miarritzen (Lapurdi), 13:30ean.
Gerra eta bakearen arteko poetikari eginiko koreografia bat da Sorbatza, eta Damian Muñoz eta Virginia Garcia dantzariek sortu dute. Haien hitzen arabera, emanaldiaren helburua egoera bien oreka bilatzea da, eta, horretarako, lau dantzarik borroka moduko bat antzeztuko dute agertoki gainean.
Antolatzaileek adierazi dute dantza emanaldiaren indarra Kukairena bezainbestekoa dela, eta taldearen ibilbideari erreparatuz gero, behintzat, ez dabiltza oker. Duela hamar urte sortu zutenetik, ehunka emanaldi egin ditu Euskal Herrian eta atzerrian. 2003an, Antzerkigintzaren Donostia saria eskuratu zuen, 1937, por las sendas del recuerdo emanaldiari esker, eta, orduz geroztik, Argentinan, Txilen, Venezuelan eta AEBetan eskaini dute emanaldia.
Uda honetan, Sorbatza emanaldiaz gain, beste zenbait ikuskizun dantzatu dituzte. Soka da horietako bat, eta egun Kolonbian dantzatzen dabiltza Kukaiko dantzari asko.
'SORBATZA' IKUSKIZUNA
Non. Clemenceau plazan.
Noiz. 13:30.
Sarrera. Doan.
Dotorezia basatia denean
Kukai dantza taldeak 'Sorbatza' kaleko ikuskizuna eskainiko du gaur eguerdian Miarritzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu