DRACULA DE BRAM STOKER

2006ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Coppolaren neurriko enkargua. Gorabeheraz beteriko ibilbidea duen arren, argi dago Francis Ford Coppola (The godfather, Apocalypse now) iragan mendeko zuzendaririk garrantzitsuenetakoa izan dela. Bram Stoker's Dracula nahiko kutsu komertziala zuen proiektua izan zen besteak beste, zinemagilearen zorrak pagatu ahal izateko; hala ere, bere ukitu pertsonala ematen jakin zuen. Estreinatu zutenean filmak oso kritika onak izan ez zituen arren, film bikain eta ikusgarria osatu zuen Coppola zinemagileak. Maitearen heriotzarekin guztiz nahigabetuta, Vlad printzeak deabruari salduko dio arima, eta hortik aurrera Drakula kondea izanen da. Lau mende geroago, Drakula Londresera ailegatuko da, eta bertan Mina gaztearekin maiteminduko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.