Duela hogeita hamar urte hasitakoaren ondoren
Necochean antolatu izan da Euskal Aste Nazionala, 1981z geroztik, bost urtetik behin gutxi gorabehera. Hala ere, aipamen berezia merezi du 1981ean egin zutenak, urrats nabarmena izan baitzen Argentinako erakundeen eta Eusko Jaurlaritzako harremanetan. Aldi hartan, hain zuzen, Euskadiko ordezkariek parte hartu zuten, Argentinako euskal diasporaren errealitatearekin harreman zuzena izateraino; harrituta, hunkituta eta, batez ere, bizikizun harekin konprometituta geratu ziren. Hortaz, bada, berebiziko garrantzia hartu zuen Euskal Herrian 1982rako antolatzen ari ziren Munduko Euskal Kongresuak; oraindik ere, zirrara biziz gogoratu ohi dute orduko partaideek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu