Bihar BERRIA-n

Edu Barinaga: "Informazioarekin herri bat egiten dugu"

ETBko zuzendariarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hainbat saio eta telesail berritan lanean ari direla iragarri du.

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press. EDU BARINAGA
urtzi urkizu
2018ko otsailaren 16a
12:40
Entzun

Edu Barinaga 2014ko uztailean izendatu zuten ETBko zuzendari. Telebista publikoak dituen erronka nagusien inguruan hitz egin du BERRIArekin. Hona bihar argitaratuko den elkarrizketaren pasarte batzuk:

"Informazioarekin herri bat egiten dugu. Ez bagara liderrak informazioan, beste batzuk izango dira eta horiek ez dira hemengoak izango".

"Inbertsio teknologikoetarako diru gutxirekin egon gara azken aldian, eta Jaurlaritzak emango dituen 4,8 milioi euro gehiago horietatik ehuneko handi bat platoak egokitzeko eta kontrolak berrizteko izango dira".

"Udazkenean edo neguan hasiko gara ETB1eko telesail berria grabatzen. Ikusleek pertsonaiak identifikatu beharko ditu, bizi garen gizarte honetan".

"3txulo berriarekin, herriz herri joango gara, gaztetxoekin hautaprobak egiten, musika talde berri bat sortzeko asmoarekin".

"Ekoizpen etxeekin harremana irekia eta zabala da. Eskua sutan jartzen dut karguan nagoenetik inori ez zaiola ezetza esan ikuspegi profesional batetik ez bada".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.