Mendia. Neguko espedizioak
Edurne Pasaban aukeratu dute urteko abenturazale
SARIAK. Hamalau zortzimilakoak igo ondoren, sariak bildu eta bildu ari da Edurne Pasaban. National Geographic aldizkariko irakurleek tolosarra aukeratu dute 2010eko abenturazale onenaren sarirako. «Etxetik kanpo halako aitortza bat jasotzea eta egindakoa ezagutzea pozgarria da», onartu du Pasabanek. Apirilean Everestera joango da, munduko mendirik garaiena oxigenorik gabe igotzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu