Pic de Aulon, Aure haranean. «Ibilbidea zuzena da erabat, eta eskiak jantzita ibil daiteke azkeneko korridorera iritsi arte. Mendia eraldatzen da han; malda zakartu ahala, giroa edertu egiten da. Jaitsiera zailtasun ertain-altukoa da. Baldintza onenak udaberrian izaten dira, eskiatzen garaiz hasten bagara; ekialdera begira dago mendia, eta eguzkiak gogor jotzen du».
Punta Suelza, Biados haranean. «Mendi ezaguna izan arren, ez da jende askorik ibiltzen hego isurialdetik. Zailtasun ertaina du, eta mendian goitik behera eskiekin ibil daiteke. Baldintza onak daudenean eskiatzeko goxoa da, eta oso bista ederrak ditu. Irteera klasikoa izango litzateke, baina Biados leku guztietatik urrun dago, eta bertara iristeko pista ez dago baldintza onetan. Hala ere, oso gomendagarria iruditzen zait».
Soum de Maleko ekialdeko isurialdea. «Hiru aukeren artean zailena da. Luz St. Sauver eta Gavarnie artean dago, eta Bueko etxoletatik irten behar da. Mendian metro asko igo beharko ditugu eskiak bizkarreratuta; 40-45 graduko pendizak ditu, eta hainbat arroka tarte ere bai. Maila altuko ibilbidea dugu, eta eskiatzaile onek izango dute soilik gozatzeko aukera. Bertako bistak ere itzelak dira, Gavarnieko zirkoa hurbil dugularik».
Egilearen hiru proposamen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu